XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dakit nondik atera duan erbi albi gaztelerazko heno dirala.

Azkue'k, orrelakorik ez dakar.

Ez da ori arritzeko gauza; Azkue'ren iztegia, eta gure iztegi guztiak, botanikari dagokionez, oso motzak bait dira.

Nere ustez, ERBI ori ARBI, arbi basatia izatea ere baleike.

Danadala, asko dira Euskalerrian ERBI'tik datorzkigun izenak.

Ikus batzuk: ERBIDEA (Amarita, Araba); ERBINA (Alda, Araba); ERBILETA,(Erbi-Oleta?); ERBIDESOLO (Olano, Araba); ERBITEGI (Lopidana, Araba); ERBITEGI eta ERBITEGIARRATIA (Markinez, Araba); ERBISKUN (Oñate, Gip.).

ERBIZ, Zubero'ko abizena da, ERBIN, lapurdi'koa; eta ERBINART Benaparro'koa, Kerexeta'k dioskunez.

Izen oiei begiratzea naikoa da, Erbi, izen oietan, erbiaren izena ez dala oartzeko.

ERBIDEA, seguruaski, ERRIBIDEA da; Erbiti, Erbiza, Erbitz, eta ERBISOLOA, eta oien antzekoak, arbi izenetik sortuak dirala esango nuke nik.

ARBI'z asten diran itzak asko bait ditugu euskeran.

Arbina adibidez, Araba'n Legutiano'ko ibaitxo baten izena da.

ALBIÑA esaten diote gaur, baiñan 1.408'ko idazki batek ARBINA esaten dio bein baiño geiagotan.

PENNA.- Latiñez, ARKAITZ esan nai du.

Norbaitek, ez naiz oroitzen orain nork, Penna ori Bena eta Beña'ren aldakuntza dala esanik dauka.

Baleike, nn ñ irakurtzen bait zuten antziñate artan, eta b ta p alkarren artean errez aldatzen bait dira.

Euskal abizenetan Bena ta Beña'z asten diranak bat baiño geiago ditugu: Beñaran, Benaske, Beñako... Peña ere gure artean abizen ugaria dugu, eta ez gaur goizekoa, XVIII mendeko dokumentuetan agertzen bait da.

Bena edo bena ñerekin da zer dan, ez dizut esango.

L. Mendizabal'entzat, larre edo pastizal da, b edo p protetiku eta ena, eñaz eratua.

Nondik atera duan ori, ez dakit.

Larruki zarretan PENNA, euskerazko AITZ latineratua dala esango nuke nik, orrelako itzulpenak egiteko oitura bai bait zuten idazle zaar aiek.

RESA -. Ezin izan dut Mena'n edo Aiala'n zegoan argitu.

Ez da laterazko itza.

Ezta gaztelerazkoa ere.

Beraz, gaizki idatzitako euskal-izen bat izango da.

ARETSA, arenal, ote?.

Abizen lez, aski sarritan aurkitu izan dut RESA gure lurralde ontan, eta L. Mendizabal'en iritziz euskal-abizena omen da; helechal bere ustez: IRE-TSA. Bai ote?.

PONNATA.- Itz ez-ezaguna neretzat, oso-osoan.

Ezin izan dut bere aztarnik idoro.

Latera ez bait da, eta ez bait da gaztelera ere, naitanaiz au ere gaizki idatzitako euskal-izen bat dugu.

Ueska'n bada PON izeneko auzo bat.

Iparraldean. XV mendera arte euskalerri izandako lurretan, Benabarre deritzan erri ezagunaren alboan.

(1) Agian, lumalariak POMATA idatzi nai izan zuan.

Poma, erdiaroko lateran, zugaitz zitu-emailleari esaten zitzaion, sagarrondoari bereiziki.

Ortaz, gure larruki ontako izen ori, SAGASTI edo SAGARDUI lateratu bat ote dugu?.

ANNIS.- Irakurtzean, AÑIS. Eta zuzen idaztekotan, AÑITZ edo ANITZ, agian; gure tzren otsa idazteko eso gaizki ibiltzen bait ziran lumalari zar aiek.

ANIZ, gaur, Baztan'go toki-izen bat da.

ANIZLARREA berriz, Goizueta'n dago.

Añibarro, Ania eta Anies, euskal-abizenak dira; ani-aga, ani-ets , L. Mendizabal'entzat: pastizal.

Nork jakin! AÑIBARRO'ren barro ori, landa omen da: campo.

Ni ez naiz ezer esatera ausartzen.

Zuri, zer iduritzen zaizu?.